• logo Twitter
  • logo facebook
  • logo YouTube
  • logo Instagram
  • 945 623 368

Upeltegia

Arrakasta ugari

1999an, gaur egungo upeltegia eraiki genuen. Horri esker, ardoaren inguruko pasioa garatu ahal izan genuen, eta ardo Gazteaz gain, Ondua, Hautaketa Pribatua eta Zuria landu ditugu. Horiek guztiak modu oso hautakorrean sortu ditugu, eta produkzioa gure 50 hektareako mahastietan bildutako mahatsetara murriztu dugu. Mahats horietatik, % 80 Tempranillo motakoak dira, % 10 Viura, % 5 Graziano, eta gainerako % 5a beste barietate batzuen artean banatzen dira, hala nola Mazuelo, Garnatxa eta Malvasia. Ontzera eramaten diren ardoek atseden hartu egiten dute eta pixkanaka heltzen dira barrika bordelesetan; barrika horien % 60 Ameriketako haritzezkoak dira, eta % 40 Frantziako haritzezkoak.

Bultzatzen gaituen konpromisoa da arrakastak biltzen jarraitzea, eta, horrela, denbora asko igarotzen bada ere, geure burua pixka bat gehiago gainditzen jarraituko dugula frogatzea. Gaur egun egiten ditugun ardoak atzokoak baino hobeagoak eta sormen handiagokoak dira, baina, zalantzarik gabe, bihar jaioko direnak askoz ere gorago jarriko dute muga.

José Luis, Juan Mari eta Iñigo Berzal  

 

Bisita gidatua

Aldez aurreko hitzordua eskatu: 945 623 368

Upeltegia