MEMORIA, ENTENDIMIENTO Y VOLUNTAD.

En Baños de Ebro( Rioja Alavesa), el saber hacer buen vino se transmite de generación en generación. Los hermanos Berzal cultivan con pasión el legado vinícola familiar con más de un siglo de historia.

NOTICIAS

Recient 2026 hemen da jada: ehun urteko mahastia, ardo gazte baterako

Azaroko hirugarren astean gaude; garai honetan irekitzen da, tradizioari jarraituz, urteko lehen ardoa. Dagoeneko eskuragarri duzue 2026ko uztaldia. Recient du izena, eta kontrastez betetako ardoa da: ehun urte baino gehiagoko mahasti batetik dator, baina gazterik kontsumitzeko pentsatuta dago.


La Salmuera: mahasti zaharrak, ardo berria


La Salmuera ehun urte baino gehiagoko mahastia da, eta bertatik datoz Recient ardoa egiteko mahatsak: % 100 Tempranillo barietatea, eskuz bildua. Bitxia iruditu daiteke upategiko ardorik gazteena horren mahasti zaharretatik ateratzea, baina badu bere logika: adin horretako mahastiek ematen duten mahatsak fruta-kutsu nabarmenak eta izaera berezia eskaintzen ditu, lehen tragoan bertan.


Ezaugarri horiek mantentzeko, Recient egiteko maserazio karbonikoaren metodo tradizionala erabiltzen da. Mahats-mordoak osorik sartzen dira hartzidura-tangara; han, hamar bat egunez irauten du hartzidurak, tenperatura moderatuan. Ondoren, mahatsa prentsatu egiten da, eta hartzidura-prozesuak mostoarekin jarraitzen du. Hau da Arabar Errioxan cosechero (ardo gazte eta freskoa) egiteko modu klasiko eta aspaldikoa; hain zuzen ere, metodo horrekin bertan ekin zion upategi honek bere ibilbideari.

Bi tradizio, kopa bat


Lehen tradizioa azaroko hirugarren astean izaten da: urteko lehen ardoa irekitzen den unean. Bigarrena, berriz, Gabon Gauekoa da: Arabar Errioxako herrietan, ohitura zen urte bereko ardoarekin afaltzea; uztatik sortu berri zen ardoarekin, hain zuzen. Bi kasuetan, inork ez zuen itxaroten ardoa zahartu arte.
Bi tradizio horiek galdu egin ziren, eta guk berreskuratzea erabaki dugu. Recient da mahai horretara itzultzeko gure modua: urteko ardoa, urteko afarirako.

Recient 2026 – Eskura dago jada


Aurten, 3.400 botilako edizio mugatua ekoitzi dugu; gure online dendan aurki dezakezue dagoeneko. Kopan, kolore gorri distiratsua erakusten du, tonu bioletekin. Marrubi, grosella eta mugurdi usainak ditu, loreen —zehazki, arrosen— eta erregalizaren ñabardurekin. Ahosabaian, testura zetatsua eta beroa du; tanino leunak eta azidotasun ona ditu. 14 °C inguruan zerbitzatzea gomendatzen da.
Ardo hau ezin hobea da aperitiboetarako, hestebete eta urdaitegiko produktuetarako, arroz-plateretarako, plantxan egindako arrainetarako, gaztetarako, zein haragi zurietarako edo gorrietarako; baita uztari topa egiteko gogoa duzun edozein unetarako ere.
Gabon-gaueko afarian aurtengo uzta batez gozatzeko asmoa baduzu, badakizu zein aukeratu.