MEMORIA, ENTENDIMIENTO Y VOLUNTAD.

En Baños de Ebro( Rioja Alavesa), el saber hacer buen vino se transmite de generación en generación. Los hermanos Berzal cultivan con pasión el legado vinícola familiar con más de un siglo de historia.

NOTICIAS

 

 Beroa iristen denean, Dominio de Berzalen unea da

Dominio-de-Berzal---Vino-Rioja-Parcelas

 Beroa iristen denean, Dominio de Berzalen unea da

Uda hasi berria da eta dagoeneko, zure agenda planez, hitzorduz eta familia-konpromisoz bete duzu.      Hondartzako oporrak, lagunekin bazkariak, piknik egun bat edo pertsona berezi horrekin afari bat egitea behar bezala prestatzea merezi dute.

Horregatik, gaur lagundu nahi dizugu uda garairako egokiak diren Dominio de Berzal familiako ardoak gomendatu nahi dizkizugu. Gustura entzungo ditugu emaitzak eta zure konbinazioak.

Has gaitezen!

Lagunekin janaurrekoa egiteko geratu al zara? Gogoratu 2021eko Dominio de Berzal ardo zuria hozkailuan sartzea. Ardo fresko eta fruta-gustukoa, zitrikoak, sagar eta udare barietateak gogora ekartzen dituena.  Bere hartzidurak  Viuraren eta Malvasiaren  “oinarrizko usain”  guztiak gordetzen ditu. Vermouth-unerako lagun perfektua da, baita mota guztietako arrainentzat, itsaskientzat, hegaztientzat, haragi zurientzat eta arrozentzat ere.

Eta janaurrekoaren ondoren bazkaltzen hasten bazarete, Berzal Parcelas Viura zuria  eskura izatea gomendatzen dizugu, mahats-barietate bakarreko ardoa, zeinetatik urtean 1800 botila baino ez diren egiten. Ardo zuri honen mahastia 50 urtetik gorako lursail bakarrekoa da.  Terraza batean, paella eder batekin itsasora begira egotea irudikatzen duzu?

Hondartzan bazkaltzeko beste aukera ezin hobea da Berzal Parcelas Garnatxa Zuria Aurrekoa bezala,  mahats barietate bakarrekoa da hau, errendimendu oso mugatua  duen lursail bakar batetik datorrena: urtean 1.900 botila baino ez dira produzitzen. Aukera ezin hobea arrainekin, itsaskiekin, haragi zuriekin, pastarekin, pizzekin eta arrozekin batera hartzeko.

Dominio-de-Berzal---Vino-Rioja-Parcelas

Hondartzaz edo igerilekuaz gain, udan pentsatzen dugunean, barbakoak datozkigu burura.

Nork ez ditu gogoratzen uzten dizkiguten une maitagarri horiek?  Txingarren inguruan egindako solasaldiak eta ardogintzako aurkikuntza berriren bat ekartzen duen lagun hori, adibidez.

Aurreratu zaitez oraingoan eta Dominio de Berzal ardo onduarekin arrakasta izango duzu.  Gidek eta kritikaririk onenek gehien baloratu duten Errioxako ardo ondua da. Mahatsa 40 urtetik gorako hainbat mahastietakoa da. Mahastizaintza oso kontrolatua eta selektiboa izateak eta haritz amerikarrezko eta haritz frantsesezko upeletan ontzeak aparteko kalitatea ematen dio. Hestebeteak, arrainak, haragiak txingarretan eta baita ehiza xehea ere ardo honen dantza-bikoterik onenak izango dira .

Dominio-de-Berzal---Vino-Rioja-Crianza

Gaua iritsi da, dotore janzten gara hainbeste irrikatzen genuen afari horretarako. Zu, zure bikotekidea eta Las laderas de José Luis Viñedo Singular ardoa. Antzina-antzinatik Berzal familiarena den lursailak aparteko baldintzak eskaintzen dizkio Tempranillo mahatsari bere lurragatik, egituragatik eta orientazioagatik pribilegiatuagatik. Ez duzu beste ezer behar  gau berezi  bat izateko.  Eta  esperientzia gastronomiko bikaina izateko, gogoan hartu: ehiza xehea eta lumazko-ehiza, perretxikoak, haragi-arrosak, ahatea, gaztak…

Dominio-de-Berzal---Vino-Rioja-Las-laderas

Dominio de Berzal Upeltegiak hiru anaik osatzen dugu -Jose Luis, Iñigo eta Juan Mari Berzalek-, 1958. urtean ardogintzatik sortutako familia batetik gatozenak. Ordutik, uda asko igaro dira, baina guztien unerik onenetan beti gogoratzen dugu kopa bat ardo daukagula inguruan topa egiteko. Uda zoriontsua izan dezazula.