MEMORIA, ENTENDIMIENTO Y VOLUNTAD.

En Baños de Ebro( Rioja Alavesa), el saber hacer buen vino se transmite de generación en generación. Los hermanos Berzal cultivan con pasión el legado vinícola familiar con más de un siglo de historia.

NOTICIAS

 

Dominio de Berzal Upeltegiak 2022ko mahats-bilketarako prestatzen ari dira

Dominio-de-Berzal-Vinos-de-Rioja-Prevendimia

Dominio de Berzal Upeltegiak 2022ko mahats-bilketarako prestatzen ari dira

2022ko mahats-bilketa ate joka dago jada, eta Dominio de Berzal upeltegietan azken xehetasunak zehazten ari dira une hau prestatzeko, urteko unerik garrantzitsuena. Zein dira mahats-bilketa hasi aurretik mahastian eta upeltegian egiten diren lanak? Nola antolatzen dugu guretzat hain garrantzitsua den garai hau? Jarraian azalduko dizuegu.

Ohi ez bezalako uda beroarekin, modu jarraian 35 gradutik gorako egun ugarirekin eta hegoaldeko haize beroekin, pribilegiatuak gara tantaka ureztatzeko-sistema bat dugulako -gure mahastien % 85ean sistema hau daukagu-, mahatsondoei estres hidrikoa ekidin diena eta ontzeak behar bezala jarraitzea ahalbidetu duena.

Azken egun hauetan, ekoizpen handieneko mahastietan kalitate eskaseneko mahats-soberakina kentzen ari gara, gainerakoa behar bezala heltzen uzteko eta behar bezala elikatzeko. Viura mahatsaren kasuan, mahats-mordoen morfologia estuaren ondorioz, hezetasun handiagoa dauka eta botrytisa izateko joera du, eta erabat ekologikoa den tratamendua aplikatzeko unea da, fokurik sor ez dadin.

Dominio-de-Berzal-Vinos-de-Rioja-Prevendimia

Upeltegiko lanei dagokionez, aste hauetan ardo gazteak, zuriak, beltzak eta onduak botilaratuko ditugu. Gainera, gure edukiera hobetzeko depositu berriak sartu eta jarri ditugu. Beste izendapeneko gure kontaktuekin ere hitz egiteko unea da, bakoitzaren mahats-bilketaren garapena nola doan eta zer alderdiri erreparatu beha diogun azaltzeko.

Mahastietako eta upeltegiko lanez gain, garai honetan ezinbesteko kudeaketa-lana egin behar da: mahats-bilketan lan egiteko taldeak lortu behar ditugu. Kontu hori ez da hutsala, nekazaritzan eskulanik ez dagoenez, gero eta zailagoa baita. Zorionez, Dominio de Berzal Upeltegietan sei kanpaina egin ditugu, hau zazpigarrena izango da, lantalde berarekin: Maliko hamar langile, mahats-bilketa luzatu ohi den 15 egunetan konpromisoa hartu dutenak.

Mahatsa behar bezala heltzen ari da

Zerura begiratzeari utzi gabe, azken aste hau meteorologikoki perfektua izaten ari da: 25-27 gradu zentigradu inguruko tenperaturarekin eta gau hotzekin, mahatsa espero bezala heldu dadin. Orain, euria ere ongi etorria izango litzateke, orokorrean ur falta dagoelako. Aldiz, txingorra ez litzateke ona izango, oso arriskutsua baita garai honetan; ezta tenperatura handiegiak ere, 35 gradutik gorakoak, mahatsondoari kaltea eragiten diotenak.

Dominio-de-Berzal-Vinos-de-Rioja-Prevendimia

Mahats-bilketa hasteko aurreikuspenei dagokienez, nahiz eta oraindik goiz den hori ziurtatzeko, aurreko kanpainekin alderatuta, berritasun bat sumatzen da: mahats beltza zuria baino lehenago biltzen hastea. Orokorra izango ez den arren, udan ureztatu diren tempranillozko mahastietan, prozesua bizkortu egin da eta uzta aurreratuta dator; beraz, ziurrenik aurten Lapueblako gure mahastiekin hasiera emango diogu.

Oraindik aste batzuk falta dira mahatsa bitzen hasteko eta goiz da edozein iragarpen egiteko. Esperientziagatik dakigu mahats-bilketaren aurreko azken astea eguraldiak 180 graduko bira eman dezakeela. 2003ko mahats-bilketa dugu horren erakusle, bero handiko uda izan baitzen, eta ardo oso onak lortu baitziren. Hala ere, azken asteetan denetarik gerta daiteke. Azken egun hauetako eguraldiaren antzekoa eginez gero, Dominio de Berzal Upeltegien hurrengo uzta aparta izan daiteke.