MEMORIA, ENTENDIMIENTO Y VOLUNTAD.

En Baños de Ebro( Rioja Alavesa), el saber hacer buen vino se transmite de generación en generación. Los hermanos Berzal cultivan con pasión el legado vinícola familiar con más de un siglo de historia.

NOTICIAS

 

Tim Atkin britaniarraren 96 puntu  2020ko Las Laderas de José Luisentzat

Tim Atkin britaniarraren 96 puntu  2020ko Las Laderas de José Luisentzat

Dominio de Berzal Upeltegiak sailkapen bikainak lortzen ditu behin eta berriro nazioarteko kritikarien artean. Berrienak Tim Atkin britainiar Master of Wine ospetsutik etorri dira, Rioja Special Report 2023 txostenean 96 puntu eman baitizkio Las Laderas de José Luis ardoari. Mahasti Berezia kategoriako ardoa da, ardo-adituen ustez ardo freskagarria eta dotorea, murrizketa sotilekoa, tanino leunduekin, azidotasun pikantearekin eta aran-frutadun eta ahabiduna.

Baina Las Ladera de José Luisek ez ezik, gure upeltegiko beste sei ardok ere oso balorazio ona lortu dute, 94 puntutik 90 puntura bitarteko puntuazioak lortu baitituzte.

Jarraian, sailkapena eta jasotako balorazio batzuk dituzue.

2021ko Dominio de Berzal, Graciano: 94 puntu. “Barietatearen adierazpen zoragarria, basamahats ikuturik gabekoa”.

2021eko Dominio de Berzal, Garnatxa Zuria: 92 puntu. “Barietatean ohikoak diren azidotasuna, izakera eta egitura erakusten ditu, banilla-zorroaren zaporeen konbinazio garaile batekin, laranja-birrindu eta zitrikoen azalarekin”.

2021eko Dominio de Berzal, Viura: 92 puntu. “Mañuetako 50 urteko El Peregigo finkatik datorren Viura honek kontzentrazio ona du, altuerako freskura, madari eta sagar horiko fruta eta anis ikutu bat”.

2020ko Dominio de Berzal, Ardo Ondua: 91 puntu. “Gozoa eta erakargarria, haritz frantses eta amerikar dotoreekin eta gerezi beltz gozoekin”.

2020ko Dominio de Berzal, Hautaketa Pribatua: 91 puntu. “Haritz frantses berrian zahartua, kafe usaina eta moka usain gozoa ditu, Asiako ongailuen gozotasuna du ahosabaian eta laranja gorrixkaren eta masustaren igali-geruzak”.

2021ko Dominio de Berzal, Beratze Karbonikoa: 90 puntu. “Arabako Errioxako cuvee klasiko bat Tempranillo mahatsarekin eta % 10 Viura mahatsrekin osatua, altzairu herdoilgaitzezko beratze karbonikoarekin egina. Litroka irensteko nahi bizia sortuko dizuna: marrubi igaliduna eta bizitasunez eta txinpartaz betea”.

Duela urte batzuetatik hona, Tim Atkin nazioarteko ardogintzako pertsonaiarik garrantzitsuenetako bat da. “Master of Wine” titulua du, eskuratzeko ziurtagiririk zailenetako bat da, ikasketa denbora asko eta jakinduria handia eskatzen duena. Zorrotza eta objektiboa izatearen ospea du eta upategi edo enpresa banatzaileen aldetik ez du inoiz inolako ordainsaririk onartzen.

Bodegas Domino de Berzalen zorionekoak gara hori egiaztatzeko aukera izan dugulako eta berarekin aurrez aurre hitz egiteko aukera ugari izan ditugulako bisitatu gaituen bakoitzean.

Txostena egiteko, ardo adituak Errioxako 295 upategietako 1.493 ardo dastatu ditu. Horietatik 133 in situ bisitatu ditu, iazko urrian egin zuen 20 eguneko bidaian.