MEMORIA, ENTENDIMIENTO Y VOLUNTAD.

En Baños de Ebro( Rioja Alavesa), el saber hacer buen vino se transmite de generación en generación. Los hermanos Berzal cultivan con pasión el legado vinícola familiar con más de un siglo de historia.

NOTICIAS

 

Eguberrietako otordu ezin hobeak Dominio de Berzalekin

Dominio-de-Berzal-Vinos-de-Rioja-Navidad

Eguberrietako otordu ezin hobeak Dominio de Berzalekin

Eguberrietako afari eta bazkarietan, xehetasun txikienak ere balio handia du. Horregatik, hurrengo jaietarako otorduak prestatzerakoan, gure upeltegiko ardoak proposatzen dizkizugu, izan ere, guztion etxeetako sukaldaritzarekin primeran uztartuko baitira. Gure ustez, ez dago familia baino gauza garrantzitsuagorik, ez dago eginkizun hoberik mahairen inguruan elkarrekin esertzea baino, ardo on batekin jakiak, elkarrizketak eta pasadizoak elkarrekin gozatzeko.

Gonbidatu guztiak bilduta, mahaian eseri eta hasierako platerekin hasteko unea iristen da: gazta, perretxikoak, ahatea… Lehen une horretarako, gure Graciano monobarietala aukeratu dugu. Mahats bakan eta berezi horrekin, era berean, ardo berezia egiten dugu, urtean 1.500 botilako ekoizpen muga duena. Graciano barietatea bikaintasun maila handikoa da, mahastietan lan handia egitera behartzen gaituena emaitza bikaina lortzeko, gabonetako festa-gauetarako apropos-aproposa.

Ardo honen aldeko apustua egiten baduzu ospakizunari hasiera emateko, hartu dastatze-notaren zure apunteak: koloreari dagokionez, aipagarria da gorri kolore bizi-bizia, geruza altukoa, ertz oso gaztekoa eta bizikoa. Sudurrean, kopa mugitu gabe, baia beltz, masusta, mahats eta gerezi pikotaren ñabardurak antzematen dira, eta, astintzean, pomelo gorriko ñabardura hondarrak, erregaliz gazia eta belar freskoko hondar arina nahasten dira. Azkenik, ahoratzean, baia beltzen aromek eta kasi-ukitu txiki batek markatutako ardo freskoa eta bizia dela ikusiko dugu. Ahotik leun igarotzen da, gracianoaren ñabardurek nabarmenduta.

Bazkariak edo afariak aurrera egiten du, eta plater nagusiez gozatzeko unea iristen da. Haientzat, Selección Privada aukeratzen dugu. 70 urtetik gorako tempranillo mahastietako mahats-sorta batekin egina, mahastizaintza zorrotz-zorrotza duena, 2 500 kg/ha-ko errendimendua ez gainditzeko. Mahatsondoen kalitatea ardo horren barietatean ikusten da. Ardo hori upelean egiten da, “Pisage” sistemarekin, eta zuraren eraztun estu-estua duten upeletan ontzen da.

Txingarretan egindako haragiak eta ehiza larria izango dira ardo gorri bizi honen laguntzaile perfektuak, tonu moreekin eta geruza altuarekin. Tonu gaziak eta espeziatuak (piperbeltza, sandaloa, iltzea) eta torrefaktuak azaleratzen dira, ahoan oso presentzia indartsua dutenak, fruta eta adierazkortasun askorekin, eta aho-pasaera leun-leunarekin, baina aldi berean tanino heldu eta dotoreekin, fruta konplexuekin eta torrefakto finekin orekatuta.

Eta azkenerako azken gomendio bat, gure familiarentzat esan nahi duenagatik, berezietan bereziena: Las Laderas de José Luis Viñedo Singular. Lursail hau Berzal familiarena da antzina-antzinatik, eta bere lurzoruagatik, egituragatik eta orientazioagatik pribilegiatua da, Tempranillo mahatsari bere mahatsondotik sortzerakoan aparteko baldintzak ematen dizkiona. Kolore bereziko ardoa: gorri-gorria, ondo estalia eta intentsitate handikoa, sudurrean usain handia duena, fruta gorri asko duena, kasiak, granada eta gerezi pikota gogorarazten dutenak, torrefaktuan bukatua, eta ahoan fruta gorriz egindako tanino zukutsuak, gerezi pikotak eta granada bezalakoak, azidotasun ona ematen dutenak baita freskotasuna eta pisua ere. Esperientzia gastronomiko bikain baterako, apuntatu ondo zein jakirekin uztatzen den: ehiza xehea eta lumadun ehiza, perretxikoak, haragi arrosak, ahatea, gazta…

Eguberritako iradokizun hauek gustatu bazaizkizu, sar zaitez gure online dendan eta egin zure eskaera lehenbailehen hurrengo jaietan gozatu ahal izateko.

Dominio de Berzal upategia hiru anaiek -Jose Luis, Iñigo eta Juan Mari Berzal- osatzen dugu, Ardogintzan 1958. urtean sorburua duen familia batetik gatozenak. Ordutik, Eguberri asko igaro dira, baina guztietan unerik onenetan beti gogoratzen dugu ardo-kopa bat izaten dugula esku-eskura topa egiteko. Eguberri jai zoriontsuak eta 2023. urte oparoa izan dezazula.