MEMORIA, ENTENDIMIENTO Y VOLUNTAD.

En Baños de Ebro( Rioja Alavesa), el saber hacer buen vino se transmite de generación en generación. Los hermanos Berzal cultivan con pasión el legado vinícola familiar con más de un siglo de historia.

NOTICIAS

 

Graciano y Las Laderas de José Luis, familiarenganako maitasuna

Dominio-de-Berzal-Vinos-de-Rioja-San-valentin-las-laderas-y-graciano

Graciano y Las Laderas de José Luis, familiarenganako maitasuna

Otsaila iristean, erakusleiho komertzialek, sare sozialek eta telebistako iragarkiek bizitza, maskotak, seme-alabak, hipoteka… partekatzen dugun pertsonari gure maitasuna erakustera behartzen gaituzte. Hala ere, San Valentin maitasun erromantikoa baino askoz haratago doa, eta den bezala ospatu beharko litzateke: maitasun-adierazpen bat gure pertsona maitatuenei, lagunei eta senitartekoei.
Bodegas Dominio de Berzalen ere ez dugu egun berezi hau ospatzeari utzi nahi, baina guretzat dendena diren bi ardorekin egingo dugu. Graciano ardoari buruz ari gara, gure amari, Gloriari, egindako omenaldiaz, eta Las Laderas de José Luis ardoari buruz, gure aitari egindako omenaldia; dakiguna irakatsi zigunari eta mundu honenganako grina transmititu zigunari.

Gloria gure ama maiteari omenaldia. Gloriaren “G”, Gracianoren “G”. Maitasun berezia diogu grazianozko gure monobarietalari, mahats urri eta berezi batekin egina dagoenari, beste ardo desberdin bat egiteko. Ardo gorena denez, mahastietako lana zehatza da, baina iraunkortasunarekin, ahaleginarekin eta lanarekin emaitza bikainak lor daitezke. Nortasun handikoa, izaera handikoa eta “azidotasun” ikutu batekin.
Gure mahastietan hautatutako mahats-bilketa. Hartzidura 500 litroko haritz frantsesezko upeletan egina, hotzetan 5 egunez beratuz. Hartzidura malolaktikoa haritzezko upeletan bertan. Zortzi hilabetez ondua, 500 litroko haritz frantsesezko upeletan.
Behin, gure aitak esan zuen: “Ez daukat dirurik, baina lurrak erostera noa”. Ebroko ibarrean zeudenak ziren gutiziatuenak, emankorrenak. Erosi zuen lehen mahastia ezin bitxiagoa zen. Inork nahi ez zuena. ‘Las Escaleras’ deitzen zioten, bere malda malkartsuengatik, nahiz eta gure aitak beti ‘Las Laderas’ deitu. Hala ere, altitudea eta orientazioa oso onak zituen eta han sortzen ziren mahatsak oso kalitate handikoak ziren. Denborarekin, Nekazaritza Ministerioak ‘Las Laderas’ aitortu zuen ‘mahasti Berezia’ izendapenarekin, eta hortik sortu zen ‘Las Laderas de José Luis’.

San Valentin honetan bizitza eman, ibiltzen ikasteko eskutik heldu eta zekiten guztia erakutsi zizuten pertsonei benetako maitasuna erakutsi nahi badiezu, gogoan izan historia duten bi ardo hauek. Sar zaitez gure online dendan eta egin zure eskaera lehenbailehen San Valentin egunean gozatu ahal izateko. Eta garaiz iristen ez bazara, ez kezkatu, gurasoek dena barkatzen dute.
Dominio de Berzal Upeltegiak hiru anaiok osatzen dugu -Jose Luis, Iñigo eta Juan Mari Berzal-, 1958an ardogintzatik sortutako familia batekoak gara. Araban gaude eta Ebro ibaiak bustitzen ditu Berzal familiako mahastiak. Gaur egun, hiru anaion artean gidatzen dugu Jose Luis Berzal aitak utzitako ondarea. Tradizioan sustrai sakonak dituen upeltegia dugu, baina etorkizunari begira dagoena.
Upategia, ardoa eta Berzal familia dira elkarrekin bakarrik ulertuko liratetekeen hiru kontzeptu. Hori noraino den horrela ulertzeko, jakizue anaiarik zaharrena, Jose Luis, mahatsondo baten azpian jaio zela. Gure ardoak oroitzapenez, familiako pasadizoz eta oinordetzan hartutako emozioz blai eginda daude.