MEMORIA, ENTENDIMIENTO Y VOLUNTAD.

En Baños de Ebro( Rioja Alavesa), el saber hacer buen vino se transmite de generación en generación. Los hermanos Berzal cultivan con pasión el legado vinícola familiar con más de un siglo de historia.

NOTICIAS

 

Goldaketa Dominio de Berzal Upategian: arnasbidea mahatsondoarentzat

Dominio-de-Berzal---Vino-Rioja-Arado

Goldaketa Dominio de Berzal Upategian: arnasbidea mahatsondoarentzat

Negua eta hotzak amaituta, Berzal familiako mahastiak hurrengo etapetarako prestatzeko garaia heldu da. Urteko egutegi honetan, urteroko lan bat lurra goldatzea da, lurzorua oxigenatzeko eta etorkizuneko euriteen ura bertan sartzen uzteko. Lan hori, garai batean, gure arbasoek animaliekin, kopetaren izerdiarekin eta nekearen ordainarekin egiten zuten, gaur egun, ordea, ez da hain lan neketsua eta garestia.

Lurrarentzat dituen onurengatik, goldaketa Arabako Errioxaren ia % 100ean orokortutako zeregina da. Dominio de Berzal upategiaren kasuan, traktorearekin egiten da, eta aldi berean egiten da ia mahasti guztietan, Mañueta, San Vicente de la Sonsierra, Eltziego, Lapuebla de Labarca eta Laguardia udalerrien artean.

Lan honen helburua belar txarrak kontrolatzea da, mahatsondoarentzat ura eta elikagaiak lortzeko lehiakideak izan baitaitezke, batez ere horrelako euri gutxi egiten duen neguetan. Belar txarrek baliabide hidrikoekiko lehia naturala dakarte berekin, eta epe ertainean fruituaren garapenari indarra ken diezaiokete. Horregatik, garrantzitsua da urteko plubiometria nolakoa den ikustea, izan ere, goldaketa nola egin ere horren araberakoa izango baita. Lurra orain harrotzen ez bada, lurra trinkoago egongo da eta etorkizuneko euriteen aprobetxamendua txikiagoa izango da, izan ere, euriak lurrean barneratzeko izango duen zailtasuna askoz handiagoa izango baita.

Lurzoruaren lanketa funtsezko alderdia da mahasti-sailetan, eta horregatik da garrantzitsua erabilitako goldaketa-mota egokia izatea. Oro har, mahastiak goldatzeko bi modu daudela esan dezakegu: alde batetik, Rotabatorra dago, lurra astintzen duena eta muturreko goldeketa-mota bat egiten duena, eta, bestetik, goldaketa-landaketa dago, lurra mugitzen duena eta lurrari goldaketa leunagoa ematen diona.

Bodegas Dominio de Berzalek egiten duen errespetuzko mahastizaintza iraunkorraren ildotik, azkena aipatutako goldaketa horren aldeko apustua egiten dugu, ez baita hain oldarkorra lurzoruarentzat. Goldaketa-landaketarekin lur-azalean egindako ildoekin helburu guztiak lortzen ditugu: lurzorua deskonpaktatzen dugu, nahi ez dugun landaretza kontrolatzen dugu, eta lurra harrotu eta aireztatzen dugu.

Orain, zeruari eta termometroei begirik kendu gabe, Berzal anaiek izotzik ez egitea espero dute, eta, ernetzen hasita dauden mahats-aleak ez hondatzea eta alferrik galtzea. Arrisku horrek maiatzaren 10era arte iraungo du, gutxi gorabehera.