MEMORIA, ENTENDIMIENTO Y VOLUNTAD.

En Baños de Ebro( Rioja Alavesa), el saber hacer buen vino se transmite de generación en generación. Los hermanos Berzal cultivan con pasión el legado vinícola familiar con más de un siglo de historia.

NOTICIAS

 

Grazianoa da izaera handiena duen mahatsa; Maturana, lantzeko zailena; eta mahasti bereziko Tempranilloa, bereziena

Grazianoa da izaera handiena duen mahatsa; Maturana, lantzeko zailena; eta mahasti bereziko Tempranilloa, bereziena

Tempranillo, Graziano, Maturana, Viura… mahats-mota bakoitzak funtsezko eginkizun bat betetzen du: izaera, ñabardurak eta identifikazio-egiturak ematea. Urte hauetan zehar, Bodegas Dominio de Berzalen Coupage (ardo-nahasketa) desberdinak egin ditugu eta egiten jarraitzen dugu, ardo bakoitzean proportzio guztiz orekatua lortu arte.

Gaur egun, Bodegas Dominio de Berzalen hainbat barietaterekin lan egiten dugu. Beltzen kasuan, Tempranillo delakoak (gure ekoizpen guztiaren % 90) txapela merezi du. Mahats hori Arabako Errioxako mahatsik adierazgarriena da, eta eremu horretako ardoek duten nortasun horrekin identifikatzen da, mineral-ñabarduradun fruta-gustukoak.

Gainera, Grazianorekin ere lan egiten dugu ekoizpenaren % 7an. Nerbioa ematen duen mahatsa da, eta, gure ardo onduetan tempranilloarekin nahastean, ardoari azidotasun puntu bat eta ahoan tentsio oso interesgarria ematen dizkio. “Benetan uste dut Grazianoa dela izaera handiena duen mahatsa, eta horrelako izaera ematen dio ardoari”, dio Iñigo Berzalek.

Beltzen atala itxiz, Maturanarekin ere lan egiten dugu, Cabernetaren antza duen mahats batekin. Beraz, mahats hau 7 Barietate izeneko gure ardoa egiteko erabiltzen dugu, coupage oso originala lortuz. Aipatu behar da mahats hau bereziki zaila dela lan egiteko, zaila baita bere heltze puntu optimoa jakitea, azken asteetan asko aldatzen baita meteorologiaren arabera.

Barietate zuriei dagokienez, Viura da erregina; lan egiteko erabiltzen dugun mahatsaren % 90 barietate horretakoa da, ahoko testura hori ematen baitigu, gordetzeko ardoentzat barietate oso ona izan dadin. Oso ondo funtzionatzen du, halaber, ardo gazteagoetarako erabiltzen den Malbasia barietatearekin nahasten denean.

Lantzen dugun beste zurietako bat Garnatxa da, % 3ko portzentajean bada ere; horrekin, barietate bakarreko gure ardoa egiten dugu: Parcelas Garnatxa zuria.

Lursail esperimentala

Ohiko barietateez gain, Bodegas Dominio de Berzal upeltegiak  hainbat barietate esperimentaldun hainbat ilara landatu ditu. Zehazki, hauek dira: Cabernet, Merlot, Syrah, Garnatxa, Graziano eta Pietro Picudo.

Lursail horrekin eta Maturana mahats-mota dagoen lursailarekin batera, gure 7 Barietate izeneko ardoa egiten dugu:  ardo konplexu eta desberdina, urtean 1400 botilara mugatutako ekoizpenarekin, % 40 Maturana, % 10 Grazianoa, % 10 Garnatxa, % 10 Merlot, % 10 Cabernet Sauvignon, % 10 Syrah eta % 10 Prieto Picudoarekin egindakoa.

Mahasti berezia

Berzal familiarentzat mahats bitxirik baldin badago, mahasti berezitik datorren Tempranilloa da, bere lurzoruagatik, egituragatik eta orientazioagatik pribilegiatua, mahatsondoetako mahatsei baldintza paregabeak ematen dizkiona: Jose Luisen mendi-hegalak