MEMORIA, ENTENDIMIENTO Y VOLUNTAD.

En Baños de Ebro( Rioja Alavesa), el saber hacer buen vino se transmite de generación en generación. Los hermanos Berzal cultivan con pasión el legado vinícola familiar con más de un siglo de historia.

NOTICIAS

 

Recient 2022, beratze karbonikoa 1.300 botilako edizio mugatu baterako

Dominio-de-Berzal-Vinos-de-Rioja-Recient

Recient 2022, beratze karbonikoa 1.300 botilako edizio mugatu baterako

Tradizioak dioenez, mahats-bilketaren ondoren, azaroko hirugarren astetik aurrera kortxoa kentzen zaio urteko lehen ardoari. Gure upategiarentzat, ardo honek izen bat du: Recient 2022, gure arbasoen jakinduriari omenaldia eta duela hamarkada batzuetatik hain errotuta dagoen ohitura hori eguneratzeko modua.

Recient 2022, Bodegas Dominio de Berzalena, beratze karbonikoaren metodo tradizionalaren bidez egindako ardo beltz gaztea da, fruta-gustu handikoa eta aho-pasaera atseginekoa, eta 1.300 botilako edizio mugatuko ekoizpena duena.

Ardo hori egiteko La Salmuera izeneko ehun urtetik gorako mahastietako mahatsak erabili ditugu. Bere coupagea edo osaketan bi mahatsen uztarketa dago: tempranillo mahatsa (% 90) eta viura mahatsa  (% 10), azken honetatik lortzen du ardoak fruta-gusturik handiena.

Mahatsa eskuz biltzen da eta, behin sotoan, mahats-mordoak oso-osorik ardo-deposituan sartzen dira. Hartzidura alkoholikoa egin ondoren, 10 egunetan 26ºC-tik beherako tenperaturekin, zanpatu egiten da dolarean eta artzidura malolaktikoak jarraipena izaten du altzairu herdoilgaitzezko ardo-deposituetan.

Bistan, bere kolore gorri distiratsua nabarmentzen da eta ñabardura morexkak ditu ertzetan nahiz geruza ertain-altuan. Sudurretik, baia gorrien fruta-usainak etortzen dira usaimenera, eta, astindu ondoren, lore-usainak garatzen ditu, arrosa-tonu arinak, andere-mahats garratzaren usainekin, basoko frutekin eta erregalizarekin nahasten direnak. Ahoratze leuna eta beroa du. Aho-pasaeran fruta gorriak nabarmentzen dira, eta bikain orekatuta dago tanino leunekin eta justu-justuko garraztasunarekin.

Aperitiboekin, arrozekin, txingarretan egindako arrainekin, gaztekin, haragi zuriekin eta gorriekin edatea gomendatzen dugu.

 9 euroko prezioan eros dezakezu gure online dendan